Jatetxea eta cocktail-kluba Bilboko Itsasadarraren aurrean dago eta Athletic Club Fundazioaren bazkide Estrategiko eta Ongilea berria da
Jatetxea eta cocktail-kluba Bilboko Itsasadarraren aurrean dagoen DIKE1-ek akordioa sinatu du Athletic Club Fundazioarekin, eta horren arabera Estrategiko eta Ongile bazkidea da. Hori dela eta, DIKE1 gure erakundearen parte bihurtzen da, eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak inklusioaren, komunitatearen eta kulturaren arloetan garatzen dituen gizarte-proiektuekin bat egiten du.
Sinadura San Mames zelaian egin da, eta bertan izan dira Jon Uriarte, Athletic Club Fundazioko presidentea, Johana Ruiz-Olabuenaga, Gizarte Arloaren zuzendaria, eta Javier Porta, Dike1-en jabea.
DIKE1 Bilboko itsasadarraren aurrean dago, San Mames azpian, eta enpresa-ekitaldiak, familia-ospakizunak edo lagunarteko afariaz gozatzeko gune aproposa da. Esperientzia bakarra izan daiteke itsasontziz iristen eta pantalanetik sartzen. Bere giroak eta sustrai nautikoak dituen dekorazioak une oro gozatzeko giro dotorea eta atsegina eskaintzen du.