Aholkularitza-enpresa teknologikoa, nortasun digitalaren kudeaketako bikaintasun-zentro bat Euskadin duena, Fundazioaren Ongile bazkide berria da
Devoteam aholkularitza digitalean eta enpresentzako plataforma teknologikoetan aditua den Europako konpainiak akordioa sinatu du Athletic Club Fundazioarekin, eta horren arabera Ongile bazkidea da. Hori dela eta, Devoteam gure erakundearen parte bihurtzen da, eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak inklusioaren, komunitatearen eta kulturaren arloetan garatzen dituen gizarte-proiektuekin bat egiten du.
Akordioa joan den asteburuan Mallorcaren aurka San Mamesen jokatu zen partidan sinatu zen. Bertan izan ziren Devoteam-en aldetik, Tomas Lopez, konpainiako CEO-a; Ignacio Merino, Ipar Aldeko Regional Managerra; eta Aiert Azueta, Devoteam Cyber Trust Spain Zuzendaria, eta Athletic Cluben aldetik, Jon Uriarte presidentea, Nerea Ortiz presidenteordea eta Johana Ruiz-Olabuenaga Gizarte Arloko zuzendaria.
Devoteam enpresak bulegoak ditu Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Zaragozan eta Granadan, eta nortasun digitalaren kudeaketako bikaintasun-zentroa du Euskadin, eta bertatik espezialitate horren inguruko talde-estrategia kudeatzen da. Konpainiak Informazioaren Teknologien erabilera sustatzen du, pertsonengan eta inguratzen gaituen munduan eragin positiboa lortzeko.
Devoteam-en bokazioa da bezeroen lehentasunezko bazkide teknologikoa izatea, estrategia digital baten bidez negozio-beharretara egokitzeko prozesuetan.
Devoteam-ek talde oso espezializatuta ditu, eta esperientzia du gobernuaren eta datuaren analisiaren arloetan, hodeiko zerbitzuetan, prozesuen automatizazioan, zibersegurtasunean eta iraunkortasunean.