Fhimasa enpresa Athletic Club Fundazioaren Ongile bihurtu da
Construcciones FHIMASA S.A. enpresak Bilbon dauka egoitza 1967tik, eta berriki Athletic Club Fundazioarekin bat egin du, Ongile gisa aritzeko asmoz. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du, gizarte, kultura, prestakuntza eta garapena, kirol eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko.
Fhimasak 50 urte luzeko ibilbidea dauka. Eraikuntza eta obra zibilaren arloko enpresa pribatu eta administrazio publikoetarako zerbitzu-hornitzaile gisa lan egiten du. Bere jardueraren oinarri nagusiak honakoak dira: ingurumen eraginkortasuna, hiri adimentsuak eta ekonomia zirkularra. Gainera, uraren kudeaketan, irisgarritasunean eta bioeraikuntzan adituak dira.