Bizkaiko Padel Federazioak Athletic Club Fundazioaren Ongile gisa sinatu du
Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Padel Federazioak akordio bat sinatu dute Athletic Club Fundazioarekin Ongile gisa bat egiteko. Horrela, Federazioa gure erakundearen parte bihurtzen da, eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du.
Hain zuzen ere, kirol-arloaren barruan eta interes komun baten ondorioz, Bizkaiko Padel Federazioak Padel Enpresen Liga bat bultzatuko du. Federazioaren esparruan kirol amateurra sustatzea da helburu partekatua. Era berean, eta futbolarekin gertatzen den bezala, kirola jarduera gisa sustatzearen onurak Fundazioko enpresa bazkideek ere jaso ahal izango dituzte. Hori dela eta, Padel Enpresen Liga bat ere antolatuko du Fundazioak.