Parte hartzaileei oro har dagokien sariaz gain, Fundazioaren jarraitzaileek sorpresa berezi bat jaso dezakete. Haritz Zarraga Fundaziozalea izan da uztaileko irabazlea. Bere amarekin batera bizikletan egindako argazkiak merezi du. “Familia osoa bizikletaz” izena jarri dio argazkiari, eta adierazi du: “Ahal dugunean bizikleta erabiltzen dugu. Ogia erostera bizikletaz goaz, adibidez”. Aurki Fundazioak sari banaketa egingo du, eta orduan jakingo du Haritzek zein den sari sorpresa berezia, CLUB ATHLETICekoa izateagatik.
Abuztuko erronka: turismo iraunkorra. Parte hartu!
Jarraian duzue uztaileko parte hartzaileen argazki sorta bat eta abuztuko Garapen Iraunkorrerako Erronka berrirako esteka, oraingo honetan “turismo iraunkorra” gai duena. Lehiaketan nahi duen orok parte hartu dezake. Egin zure opor iraunkorren argazki bat, jarri izenburua eta gehitu irudiari buruzko esaldi bat… Oso erraz egin dezakezu, gure lehiaketako inprimakia betez. Parte hartzeko, klikatu HEMEN eta lagundu mundua leku hobea izan dadin lortzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.