Igor Porsetek, Gorka Iraizozekin batera, “Williams izatea” izeneko bere liburuari buruz hitz egin du Markina BHI institutuko ikasleekin
Athletic Club Fundazioak Irakurketa Klub berri bat antolatu du Igor Porseten “Williams izatea” liburuaren inguruan, Markinako Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBHko 4. mailako ikasleekin. Aurreko batean Carlos Gurpegui egon zen Igorrekin, Derion, eta oraingoan, atezain zuri-gorri izandako Gorka Iraizozek parte hartu du irakurketa saioan. Galder Reguera, Athletic Club Fundazioko Proiektu Arduraduna, izan da irakurzaletasuna sustatzeko jardueraren moderatzailea. 30 ikasle inguruk parte hartu dute.
Ikastetxeetan egiten ari garen Athletic Irakurketa Kluba arrakasta izaten ari da eskola, ikastola eta institutuen artean, eta gero eta gehiago eskatzen digute. Batetik, ikasleek konpromisoa hartzen dute Fundazioak sustatutako edo argitaratutako liburuetako bat irakurtzeko, eta, behin irakurrita, idazlearekin solasaldia egiten da. Athletic Club erakundeko ordezkarien presentzia, hala nola Óscar de Marcos, Ainhoa Tirapu edota Igor Porsetena, erakargarria da ikasleentzat.