
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jaso zuen Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, bere seme Iñaki, Nickzzy musikaria, Jon Maia bertsolaria, Esther Ogunleye kazetaria eta aniztasunean aditu den Jeanne Rolande-ren parte-hartzearekin
Maria Arthuerrek, Iñaki eta Nico Williamsen amak, 125. urteurreneko intsignia jaso zuen Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, “Migrazioaren balio sozial eta kulturala” izenburupean. Ekitaldia San Mameseko Ipar Aretoan izan zen. Mahai-inguruan Iñaki Williams-ez gain, parte hartu zuten Nickzzy musikariak, Jon Maia bertsolariak, Esther Ogunleye kazetariak eta Jeanne Rolande Dacougna Esku-hartze Sozialeko Goi-mailako Teknikariak Biltzen-en, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua.
Klubak ekaineko enbaxadore izendatu du Maria Arthuer, 1898an sortu zenetik Euskal Herrira iritsi den komunitate migratzaileak Athletic-i egin dion ekarpen ordainezina aitortzeko. Hortaz, Maria Arthuerrek bat egingo du Jon Rahm, Jokin Altuna, Honey Tahljieh, Thomas Hittzlsperger, Marino Lejarreta eta Joane Somarribarekin (azken bi hauek, Euskal Herriko zaleen eta txirrindularitzaren ordezkariak) Athletic Clubeko enbaxadoreen zerrendan, 125. urteurrenean.
Lehenengo partida ofiziala 1902an jokatu zuten ingelesetatik hasi eta denboraldi honen amaieran Junior Bita deialdian sartu den arte, Athleticen 125 urteko historiako kide diren jatorri migratzaileko futbolariak eta familiak zenbakaitzak dira. Bai jokalekuan, bai zale zuri-gorriaren artean, bai kirol eta gizarte arloetan, komunitate migratzaileak funtsezko zeregina betetzen du gure Klubarentzat. Azken batean, futboleko elitean gure taldea bereizten duen euskal nortasuna zelaian ordezkatzen duen gizartearen isla baino ez da. Lurralde anitza da, eta bertan tradizioak ez du modernitatearekin borrokatzen, eta tokian tokikoa eta unibertsala elkarrekin bizi dira. %100 Made in Euskal Herria taldea, guztion artean eraikia eta arrazakeriarik, matxismorik, homofobiarik, transfobiarik eta xenofobiarik gabeko gizarte batekin konprometitua.