BAZENEKIEN PANDEMIAREKIN “TAKE AWAY” (JANARIA ERAMATEKO) GEHIAGO ERABILTZEN DELA ETA, ONDORIOZ, ERABILERA BAKARREKO PLASTIKOAREN KONTSUMOA HANDITU DELA? BAZENEKIEN AZKEN 100 URTEETAN SORTUTAKO PLASTIKO GUZTIAREKIN PLANETA 6 ALDIZ PLASTIKOZ FORRATU DAITEKELA? LEHEN PLASTIKOA 1909AN AGERTU ZELA? BAZENEKIEN PLASTIKOZKO POLTSAK BATEZ BESTE 12 MINUTUZ ERABILTZEN DITUGULA, BAINA HAIEN INGURUMEN-INPAKTUEK EHUNKA EDO MILAKA URTE IRAUTEN DUTELA?
Gainera, plastikoaren gehiena ez da birziklatzen, eta, ondorioz, zabortegietan, gure ozeanoetan eta gure arrainetan amaitzen da, eta, katearen amaieran, gure urdailetan ere bai. Argi dago “Take Away” negozio-eredua (eramateko janaria) geratzeko etorri dela, pandemiak eta haren ondorioek irauten duten bitartean behintzat. Kosta ahala kosta saihestu behar da ohitura berri honek atzeraka ez eramateko, erabilera bakarreko plastikora, ia gure buru eta bizitzetatik kanpo genuen horretara. Horregatik, planetaren eta gure osasunaren onerako, hondakinak sortzen ez dituzten ontziak erabiltzea da hilabete honetako erronka.
Erronka: Hondakinak sortu gabe eramateko ontzien argazkia
Ezinbestekoa da ontzi birziklatuak, birziklagarriak edo konpostagarriak erabiltzea eta eskatzea. Helburua da erabilera bakarreko plastikoak saihestea eta inolako hondakinik ez sortzea. Nola? Ontzi berrerabilgarriekin. Jakina, denok kontzientziatu behar dugu eta arduraz jokatzen hasi; bestela, berriro ere betikoa izango da galtzen aterako dena, Natura, eta, luzera begira, gizadia bera.
Ontzi birziklatuen, birziklagarrien edo berrerabilgarrien abantailak, bai janarietarako bai edarietarako
-
– Baliabide natural mugatuak erauztea saihesten da.
– “Erabilera bakarreko” ohitura murriztea lortzen da.
– Ekonomia zirkularrak bultzatuko dituzten negozio berriak sustatzen ditu.
– Planetaren berotze globala murrizten du.
– Ontzi berrerabilgarriak erabili ohi badituzu, dirua aurreztuko duzu luzera begira.
– Gure hiri, itsaso eta mendietako kutsadura saihestuko litzateke.
– Gainera, erabilera bakarreko ontziek zerga bat ordaindu beharko dute 2021etik aurrera Europan.