KONTURATZEN AL ZARA LURREKO LEKURIK EDERRENETAKO ASKO DIRELA BABES GEHIEN BEHAR DUTENAK?
Guztiok daukagu oporretarako, bidaiatzeko eta indarberritzeko eskubidea. Azken hamarkadetan gehien hazi den jardueretako bat da turismoa. Horregatik, garrantzitsua da gure oporrak era jasangarrian antolatzea, planeta zainduz eta bisitatuko ditugun lekuak errespetatuz.
Erronka: Opor jasangarrien argazki bat
Uda opor garaia da. Pandemiaren ondorioz, desplazamendu gutxi espero dira hegazkinez, eta barne-mugimendu handia egongo dela aurreikusi da, erkidegoen artekoa. Aukera bikaina da hain ezagun dugun esaldi hau praktikan jartzeko: «garrantzitsuena ez da helmuga, bidaia baizik ». Goza dezagun bisitatzen ditugun lekuez eta bertako jendeaz; betiere, ingurua, natura, kultura eta ohiturak errespetatuz.
Turismo iraunkorraren abantailak:
– Ingurumen-inpaktua murrizten du
– Inguruarekin era harmonikoan haztea ahalbidetzen du.
– Tokian tokiko aberastasuna sortzen du.
– Idiosinkrasia autoktonoa errespetatzen du.
– Kultura-ondarearen berreskuratzea eta kontserbazioa sustatzen ditu.
– Komunitate-sentimendua sendotzen du.
– Ezberdina denarekiko interesa pizten du.
– Merkataritza txikia indartzen du.
– Laburbilduz, mesede egiten die ingurumenari, gizarteari, ekonomiari eta kulturari.