DANAk kaltetutako oinarri-futboleko hamaika talderekin elkartasunezko kanpaina 500 emaile baino gehiagorekin aurrera doa, eta Klubaren bideo berri bat aurkezten du familia zuri-gorriak ekimenarekin bat egin dezan
Athletic Clubek AMIC ATHLETICZALE Valentziarekiko elkartasun kanpaina iragarri eta zazpi egunera 24.000 € baino gehiago bildu dira eta lehen 500 emaileen muga gainditu da. Abenduaren 31ra arte indarrean egongo den kanpainaren lehen astea baino ez da.
Gainera, Athletic Clubek bideo berri bat argitaratu du. Bertan, erakundeko zenbait arlotako ordezkariek, lehen taldeetako jokalariak, Ibaigane, Lezama eta San Mameseko langileak, Jose Angel Iribar enblematikoa barne, bat egin dute familia zurri-gorriaren gainerako kideak ekimen honekin bat egitera animatzeko.
Bideoan Athletic Clubeko langileetako baten off-eko ahotsa dago, eta valentzieraz honako mezu hau igortzen du:
Futbola, beste guztia bezala, oinarritik eraikitzen da.
Valentziako hamaika klub ez profesionalek dena galdu dute eta hutsetik hasi behar dute.
Neska-mutilak, gazteak eta helduak elkartzeko, entrenatzeko, jolasteko eta DANA atzean uzteko lekua berreskuratu behar dute.
Merezi duen laguntza da.
Egiten duguna gara.
Athletic Club gara.
AMICS GARA. Eta zu?