Igandean, 17an, Bilboko Kale Nagusia festa bihurtuko da, ume eta adinekoentzako mugikortasun jasangarriarekin lotutako jolas- eta kirol-jarduerak egiteko
Athletic Club Fundazioak bat egingo du Bilbok irailaren 16tik 22ra bitartean urtero sustatzen duen Mugikortasunaren Europako Astearekin (2023ko MAE). Aurtengo goiburua “Konexio hobeak” da. Igande goizean Bilboko Kale Nagusian egitekoa den agendan, Fundazioak mugikortasun iraunkorraren aldeko jaian parte hartuko du, bi jolas-jardueraren bidez. Alde batetik, “Bombonera”, neurri txikiko futbol-zelaia (10 x 15), eta, bestetik, «Football in bubles» modalitatea, non parte hartzaileek burbuila batean sartuta partida bat jokatzen duten. Igande goiza familian igarotzeko eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko modu bikaina.
2000. urteaz geroztik, Bilbo Mugikortasunaren Aste Europarrean ari da parte hartzen. Kanpaina horren helburua da hirietako mugikortasun jasangarriak eta garraiobide jasangarrien erabilerak dakartzan onurei buruz herritarrak sentsibilizatzea; garraiobide horien artean daude, besteak beste, garraio publikoa, bizikleta, oinezko joan-etorriak, partekatutako autoen sistemak eta abarrak.