Ondasun higiezinetako inbertsioen aholkularitzan eta laguntzan espezializatutako enpresak Athletic Club Fundazioaren Bazkide Ongile gisa sinatu du
E.M.B. Group S.A., ondasun higiezinetako inbertsioen aholkularitzan eta laguntzan espezializatutako enpresa, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azken egunetan, Bazkide Ongile gisa. Hori dela eta, empresa hau gure erakundearen parte bihurtu da, eta bat egiten du, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak Komunitatearen, Inklusioaren eta Kulturaren arloetan garatzen dituen proiektuekin. San Mamesen egindako akordioaren sinadura ekitaldian Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea, Johana Ruiz Olabuenaga Arlo Sozialeko zuzendaria eta Elvis Zurbano E.M.B. Group S.A.ko CEOa izan dira.
E.M.B. Group S.A., Euskal Herriko hiriburuaren bihotzean kokatua, enpresa-talde baten matrizea da. Bere 10 filialen sinergiari esker, soluzio ezin hobea da bezeroek egin nahi dituzten higiezinetako inbertsioei aholkularitza eta laguntza emateko, kudeaketa % 100 integrala izateko aukera izanik, errentagarritasunak maximizatuz.