Athletic Clubek, Fundazioaren eskutik, hitzaldi txiki bat emango du Haur eta Nerabeen Munduko Eguna dela eta
Athletic Club Fundazioaren eskutik, Dani Vivianek hitzalditxoa emango du “Bidaia” izenburupean, Lagunarte elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatutako topaketan. San Mames estadioko Ipar aretoan izango da, azaroaren 17an, 18:00etatik 20:00etara, Haurren eta Nerabeen Munduko Eguna dela eta.
Gazte Change ekitaldiak ahotsa eman, entzun eta gazteen partaidetza-eskubidea sustatzeko gunea eskaini nahi du. Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, gazteek egunero dituzten erronkei buruzko zazpi hitzaldi eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, Arima Dantza Eskolaren eta Haizea Roldan eta Ainara Alonso abeslarien emanaldiekin tartekatuta. Hitzaldi horietako bat Dani Vivianena izango da.
Topaketa streaming bidez emango da www.eitb.eus webgunean.