Humans Fundazioa osasun-arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalek eta erakundeek osatzen dute, eta BOMS proiektuaren (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea) humanismo parte-hartzailea saritu du
Osakidetzaren eta Athletic Club Fundazioaren arteko lankidetza-proiektua, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko pazienteei eskainia, irabazle suertatu da Humanismo Parte-hartzailearen arloan, Humans Sarien lehen edizioan.
Humans Fundazioa osasun-arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalek eta erakundeek 2017an eratutako fundazioa da, eta bere helburu nagusia osasun-erakundeetan, jarrera profesionaletan eta laguntza-zentroen antolaketa-prozesuetan humanizazio-prozesuak erraztea da.
Humanizazio Proiektu Onenen I. Lehiaketa honetan 293 proiektu jaso dira, erakunde, jardunean dauden profesional eta osasun-arloko eta arlo soziosanitarioko pazienteen elkarteenak. Proiektu horiek arreta humanizatuagoan gauzatzen diren proiektuak jarri dituzte abian.
Epaimahaiak Osakidetzaren eta Athletic Cluben arteko lankidetza-proiektua saritzeko erabili dituen irizpideen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lanaren kalitatea, izaera originala eta argitaragabea, eta xehetasun-maila; garrantzia, irismena eta gizarteari transferitzeko gaitasuna; eta proiektuaren bideragarritasuna, onura eta eragina.
Azken hilabeteetan BOMS Osakidetza Proiektuak jasotzen duen hirugarren saria da, Erizaintzaren Garapenerako Fundazioaren saria eta Euskaliten “Gestión en corto” saria jaso ondoren.