Fundazioak kultur eta prestakuntza ekitaldiak egingo ditu Leioa, Zalla, Erandio eta Abanto-Zierbenan datozen asteetan
Athletic Club Fundazioak, Udalen Planaren bitartez, urte amaierarako programatutako jarduerarekin jarraitzen du. Gizarte-, kultura-, kirol-, prestakuntza- eta ingurumen-proiektuak Bizkaian zabaltzeko asmoz, hainbat udalerrik hartuko dituzte jarduera horiek.
Asteartean, urriaren 18an, Iñaki Alonsok, Aterpe Programaren arduradunak, kirol-arloko profesionalentzako prestakuntza-hitzaldiak hasiko ditu Leioan. Hitzaldi horien bidez, erakundeek haurren eskubideak bermatzeko duten kontzientziazioa eta erantzukizuna azpimarratuko ditu Alonsok.
Halaber, Iñaki Alonso Zallara joango da urriaren 26an eta Abanto-Zierbenara azaroaren 16an, Haurren Babesari buruzko prestakuntza-hitzaldi hauek eskaintzeko.
Kulturaren alorrean, urriaren 21ean, ostirala, Fundazioak Abanto-Zierbenan Next Goal Wins film britainiarra proiektatuko du, 2014an Thinking Football Film Festival Fundazioaren Publiko Saria irabazi zuena. Filma ingelesez emango da eta azpitituluak euskaraz. Proiekzioaren ondoren, Garazi Murua lehen taldeko kapitainak eta Rocio Ybarra Fundazioko entrenatzaileak gizarteko kirolaren balioei buruz hitz egingo dute.
Udal Planaren kultur proiektu honen baitan, Fundazioak Sunakali filma proiektatuko du Erandion azaroaren 25ean, 2016ko Thinking Football Publiko Saria irabazi zuena. Ondorengo zineforumean Eider Arana Athletic Clubeko futbolariak eta Igor Arenaza Fundazioko teknikariak parte hartuko dute.
Azkenik, Fundazioak Leioan egingo duen film zikloa abenduaren 14an itxiko da, Sunakali film nepaldar honen proiekzioarekin.
Leioan, hain zuzen ere, oso interesgarria izango da azaroaren 17an egingo den mahai-ingurua. Bertan, kirol munduko hainbat pertsona nabarmenek hartuko dute parte, hala nola Iraia Iturregi lehen taldeko gure entrenatzaileak, Mikel San Jose lehoi ohiak, Xabier Losantos Omar Lehen Mailako epaile ohiak eta Iñaki Alonso Aterpeko arduradunak. Era berean, gizonezkoen lehen taldeko futbolari batek ere parte hartuko du solasaldian. Eztabaidaren argumentu-haria kirol-espazioen barruko jardunbide egokiak izango dira.