Dokumental laburra online ikusi eta bozkatzeko dago eskuragarri EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen webgunean
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen Sailak eta EUSKALITek osatutako epaimahai batek Osakidetzako eta Fundazioko BOMS proiektuari buruzko bideo bat aukeratu du 6. edizioko finalisten artean, garrantzizko irizpideak (gaiak edo alderdiak erakundeen kudeaketarekin du zerikusia, eta gaurkotasuna du), berrikuntza (Ingenioa eta sormena mezua eraginkortasunez komunikatzeko) eta errealizazioaren alderdi formalak kontuan hartuta.
Bideoaren izena honako hau da: “Kirola terapeutiko eta kontzientziazio sozialerako tresna gisa osasun mentalean” eta online ikusi eta bozkatzeko dago eskuragarri EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen webgunean.
Dokumental laburrak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen (Osakidetza) eta Athletic Club Fundazioaren humanizatzeko proiektua ikusarazten du. Proiektu horretan, kirola tresna terapeutiko gisa eta gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko eta gizartean normalizatzeko eragile gisa erabiltzen da. Era berean, proiektuak herritar guztiek buruko gaixotasunari buruz duten pertzepzioa aldatzea du helburu, eta hori funtsezkoa da estigmaren aurkako borrokan.
Kudeaketa Laburrean ekimenaren asmoa, Europako Astearen barruan, Kudeaketa Aurreratua hedatzeko beste modu batzuetara eramatea da, kudeaketa gizarte osoari hurbiltzeko modu desberdin gisa.
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea inguruko jardunbide egokien eta esperientzien elkartrukerako egiten diren promozio eta difusio ekitaldiak batzen dituen elkargunea da. Hau urtero ospatzen da urria eta azaroa bitartean Europako Erkidego osoan.
Saria datorren urriaren 20an banatuko da, Gestio Aurreratua Kongresuaren barruan.