«Kirola, Hezkuntza eta Bizikidetza: haur eta nerabeen babesa» aditu-tituluak eskola-kiroleko eta kirol federatuko profesionalak trebatzen ditu
Athletic Club Fundazioko eta UPV/EHUko ordezkariek «Kirola, Hezkuntza eta Bizikidetza: haur eta nerabeen babesa» graduondoko ikasturtearen hirugarren promozioa inauguratu zuten atzo, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan.
Nahia Idoiaga irakaslearen aurkezpenaren eta hasierako agurraren ondoren, Urtza Garay Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoak, Juan Carlos Ercoreca Fundazioko presidenteak, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak eta Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Haur eta Familia zuzendariak parte hartu zuten ikastaroaren inaugurazio-ekitaldian.
Era berean, Asier Romerok, UPV/EHUren aldetik, eta Iñaki Alonsok, Athletic Club Fundazioaren aldetik, graduondokoaren ildo nagusiak eta helburu nagusiak azaldu zituzten, baita haurrak kirolean babesteak duen garrantzia ere.
Graduondoko ikasleekin batera, Marcos Muro Bilbao Kirolak-eko gerentea, Jon Vázquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusia eta Gontzal Suances proiektuaren koordinatzailea ere izan ziren ekitaldian.
Lehenengo bi edizioen arrakastaren ondoren, ikasturte berria 18 ikasleko hirugarren promozio batekin hasiko da. Athletic Club Fundazioaren eta UPV/EHUren unibertsitate-graduondokoak goranzko titulazioa ematen du lan-ikuspegitik, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurka Babesteko Lege Organikoarekin bat etorriz. Lege horrek kirolari buruzko kapitulu bat du oso-osorik, eta, haren arabera, kirol-klubek haurrak babesteko politika bat eta ordezkari bat izan behar dituzte, eta kirol-langileek gutxieneko prestakuntza izan behar dute arlo horretan.