Zientzia eta Kulturaren dibulgaziorako Nakusarbe Elkarteak antolatuta, Itsasmuseumean ospatuko da ekainaren 8tik 12ra
Ingurumenaren eta ozeanoen nazioarteko egunak (ekainaren 5a eta ekainaren 8a) ospatzeko eta balioesteko asmoz, Zientzia eta Kulturaren dibulgaziorako Nakusarbe Elkarteak , Itsasmuseum-ekin lankidetzan , ingurumenaren eta ozeanoen astea (“Basque Environment Ocean Week – BEOW 2022”) ospatzen du Bilbon.
Izena eman HEMEN
Nazioarteko ingurumen-ekitaldi honen helburua urtero egiten den topaketa bat izatea da. Bertan, jasangarritasunari buruzko dibulgazio-arloko aurrerapenak aurkeztuko dira, oro har, baita ozeanoen osasunari eta planetaren etorkizunari buruzkoak ere. Horrela, gizartea kontzientziatzeko lanetan aurrera egiten da, herritarren konpromiso handiagoa lortzeko, datozen belaunaldientzat mundu hobea legatzeko.
Basque Environment Ocean Week-en aurreikusitako jardueren artean honako hauek daude: planeten mugei buruzko mahai-inguruko hitzaldiak (8an eta 9an), itsaspeko zinema-jardunaldiak, haurrentzako jolasak familian eta argazki-erakusketa bat.
Athletic Club Fundazioak, urtero bezala, ingurumenaren nazioarteko eguna eta ozeanoen nazioarteko eguna ospatuko ditu.