Zeharkako lankidetza-eredu bat aztertzeko ekimen bat da, eta nahi duten udalek har dezakete parte
Abanto Zierbenako udalak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du duela gutxi. Honen bidez, zeharkako lankidetzarako eredu berri bat landu nahi da. Maite Etxebarria, Abanto Zierbenako alkatea, Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, eta Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari nagusia, San Mamesen egon dira hitzarmena sinatzen. Udalak, Bilboko, Alonsotegiko, Derioko, Erandioko, Getxoko, Loiuko, Trapagaraneko eta Güeñesko udalekin batera, Fundazioari gizartea hobetzeko lanean laguntzeko konpromisoa hartu du.
Ekimen berri honen helburua Fundazioaren eta udalen arteko akordio horiek nolabait ofizial egin eta zabaltzea da; horrela, Fundazioaren gizarte-, ingurumen-, prestakuntza-, kirol- eta kultur ekimenak udalerri horietan garatu ahal izango lirateke. Ideia da Bizkaiko gainerako udalek ere ekimen honekin bat egiteko aukera izatea eta guztion ongizatearen eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde lan egitea.
Zehazki, Fundazioak eskaintzen duen jarduera katalogo zabalaren barruan, Abanto Zirebeneko udalak honako ekitaldi eta ekimenen inguruko interesa adierazi du: Thinking Football Film Festival jaialdia, Irakurketa Tailer eta Klubak, Adingabeen Babesaren inguruan teknikari zein familia eta haurrei ematen zaien prestakuntza, eta Fundazioko Babeskide Nagusiaren figurarekin erlazionatutako beste onura batzuk.