LFG (Let’s Fucking Go) dokumentalak inauguratuko du zinemaz, literaturaz, umorez, sormenez eta futbolez jantziriko astea
Gaur hasiko da Thinking, Letrak eta Futbola 2021 19:00etan, Sala BBK aretoan, eta, jaialdia estreinatzeko, LFG (Let’s Fucking Go) lana emango dute, HBOk ekoitzia eta Sean Fine eta Andrea Nix Oscar saridunek zuzendua. Dokumentala hasi aurretik, Julian Duque zuzendarikideari emango diote 2019ko Ikuslearen Saria, “Nossa Chape” filmagatik.
LFG filmak Amerikako Estatu Batuetako selekzioko emakume futbolarien historia kontatzen du: demanda kolektibo bat aurkeztu zuten genero-diskriminazioagatik 2019ko Frantziako Munduko Txapelketa baino hiru hilabete lehenago, zeina irabazi egin baitzuten. Dokumentalak kausa haren lider izan ziren jokalariak ditu ardatz: Megan Rapinoe, Jessica McDonald, Becky Sauerbrunn, Kelley O’Hara, Christen Press, Sam Mewis eta Julie Foudy jokalari ohia. Eliteko kirolarien eskakizunak betetzen dituzten emakumeon erretratu intimo eta zirraragarria egiten du, eta, aldi berean, jokalarion adorea, espiritu hautsiezina eta erresistentzia erakusten ditu, emakumearen eskubideen aldeko gizarte-aldaketa iraunkorra sortzeko ahaleginean.
Sarrera doan izango da, eta HEMEN sakatuta egin daiteke erreserba.