Bilbao Kirolak-ek bere instalazioak dohainik lagako ditu Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina eta Utopía proiektuak garatzeko
Bilboko Udalak eta Athletic Club Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute izaera sozialeko proiektuak garatzeko, bazterketa-arriskuan edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko helburuz, kirola integrazio-tresna gisa sustatuz eta erabiliz. Hala, Athletic Club Fundazioak 5 programa garatzen ditu eta, horretarako, Bilbao Kirolak-ek bere instalazioak dohainik lagako ditu. Hitzarmenaren onura jasoko duten proiektuak hauek dira:
- Bizitegi, etxerik gabeko pertsonentzat.
- Adsis, askatasunik gabe dauden edo egon diren pertsonentzat.
- Bakuva, Bilbo inguruan gizarte-bazterketako arriskuan dauden adingabeentzato.
- Ahalegina, adimeneko desgaitasuna duten adingabeentzat.
- Utopía, kalteberatasuneko egoeran dauden emakumeentzat.
Gainera, Bilboko Udalak eta Fundazioak elkarrekin lan egingo dute dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusiorako jarduerak dinamizatzen, biztanleriari oro har zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina eta -ekintzak egiten, hezkuntzaren, elkartegintzaren eta osasunaren alorretako jarduerak egiten, eta kirol-jarduerak egiten Otxarkoagako auzoan.