Eginiko auditoretzak ziurtatzen du Athletic Club Fundazioaren Ingurumen Kudeaketa Sistemak nazioarteko arauak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela
Athletic Club Fundazioak duela gutxi ISO 14001 ziurtagiria lortu du, zeinak Fundazioak ingurumena babesteko duen erantzukizuna eta konpromisoa egiaztatzen baitu. Nazioarteko arau horrekin, Fundazioak ziurtatzen du beharrezko elementuak dituela bere lana finkaturiko ingurumen estandarren arabera garatzeko. Zehazki, ziurtagiriak egiaztatzen du ikuskaturiko Ingurumen Kudeaketa Sistema gizarte-, ingurumen-, kirol- eta kultura-izaerako proiektuen eta jardueren diseinuari eta kudeaketari aplikatzen zaiola, baita horien hedapenari, promozioari, sustapenari eta horiek gauzatzeko hirugarren erakundeekiko koordinazioari ere.
Horrela, Fundazioak bere zerbitzu-bokazioa berresten du, ordezkatzen duen erakundearen balioekin bat eginez. Etorkizunean kalitateko beste ziurtagiri batzuk lortzea aurreikusten duen ibilbidearen parte da lorpen hori.