Duela urtebete, mito txurigorria eta Fundazioaren egungo enbaxadorea den Andoni Goikoetxeak “Goiko ‘5’: Corazón de león” izeneko biografia argitaratu zuen, Carmelo Rodrigo egilearekin elkarlanean idatzitako liburua. Orduan, Goikoetxeak jakitera eman zuen bildutako diruaren zati bat Bizitegi elkartearentzat izango zela. Athletic Club Fundazioak, hain zuzen ere, elkartearekin dihardu elkarlanean, Bilbo inguruneko etxerik gabeko pertsonei laguntzeko proiektu batean.
Ibaiganen bilduta, Aitor Ipiñak, Bizitegiren izenean, eskerrak eman dizkio Andoni Goikoetxeari, 1.500 €-ko lehen dohaintza hori egiteagatik, gaur arte bildutako dirua erabiliz. Biak ala biak Fundazioko zuzendari nagusi Jon Vazquez Eguskizarekin, biografiaren egile Carmelo Rodrigorekin eta El Corte Ingleseko Euskadiko Komunikazio zuzendari Carmelo Lezanarekin egon dira Ibaiganen.