Karmele Jaio, Amets Arzallus eta Igor Elortzak futbolaren dimentsio sozial eta kulturalari buruz hitz egin dute Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren laugarren egunean
Karmele Jaio, Amets Arzallus eta Igor Elortza idazleek futbolaren dimentsio sozial eta kulturalaz hitz egin dute Athletic Club Fundazioak antolatutako jaialdiaren saio honetan. Erdiko eraztuneko Ipar Aretoan, San Mameseko zelaira begira, futbolaren aspektu anitzei buruz aritu dira: Jolasa, kirola, pasioa eta negozioa.
Igor Elortza gai-jartzailea izan da, nolabait, eta Inazio Eizmendi Manterola, Basarriren bertso batzuk hartu ditu abiapuntu eta solasaldiaren ardatz gisa. Ostikoketa (Fútbol), 1960ko bertsoen bidez, Basarrik futbolaren dimentsio sozial handia hartu zuen hizpide. Hortik abiatuta, Amets Arzallus eta Karmele Jaiok Elortzak planteatutako gaien inguruko hausnarketa egin dute. Futbolaria (eta idazlea) berez sortzen da, ala egiten da? Zein unetan bihurtzen da bokazioa ofizio? Nola eragiten dio presioak lanari? Eta noraino heltzen da negozioaren eragina? Paralelismo eta galderak futbolaren zein kulturaren mundurako baliagarriak izan dira.
Bosgarren eguna, Carnero, Zanón eta Ballester
Thinking, Letrak eta Futbola ekitaldiaren azkenaurreko saioa bihar izango da, ostirala, berriz ere San Mamesen, 19:00etan. José Ignacio Carnero eta Carlos Zanón idazleak futbolari eta bizitzari buruz arituko dira Enrique Ballesterrek zuzendutako solasaldi honetan.