Athletic Club Fundazioaren ingurumen-arloko helburuetako batek lotura zuzena du kontzientzia ekologikoarekin eta gizarteak aurrean dituen erronkak ikusgarri egitearekin. Erronka horiek, hain zuzen, NBEk ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuetan (GIH) jasota daude. Fundazioak Garapen Iraunkorrerako Erronketan duen parte-hartzea arlo horren barruan kokatzen da, eta ekarpentxo bat izan nahi du, Lurraren Gaingaitasunaren Eguna ahalik eta gehien hurbiltzeko abenduaren 31ra. Ekimen horri buruzko eta eguna kalkulatzeko moduari buruzko informazio gehiago HEMEN duzue
Lurraren Gaingaitasunaren Eguna
Egun aldakor horrek gogora ekartzen digu urtetik urtera gure aztarna ekologikoa askoz handiagoa dela planetaren leheneratzeko gaitasuna baino
Lurraren Gaingaitasunaren Egunak honako hau adierazten du, zehazki: gizakien baliabide naturalen eskariak eragindako ingurumen-inpaktuak ekosistemaren leheneratzeko gaitasuna zer egunetan gainditzen duen urte horretan. Gure aztarna ekologikoaren eta planetaren leheneratzeko gaitasunaren artean dagoen erlazioan jartzen du arreta, beraz. Hau da, jasangarritasunaren ikuspegitik, leheneratzen den baino azkarrago suntsitzen du gizakiak planeta urtero-urtero. Horrela, lurraren biziraupena bermatzeko behar den oreka hautsi egiten da. Oso egun esanguratsua da, joan den mendeaz geroztik gero eta joera kezkagarriagoa islatzen baitu. Aurtengo urtea bereziki nabarmentzekoa da, lehen aldiz lortu baita Lurraren Gaingaitasunaren Eguna uztailaren 29tik —2019an— abuztuaren 22ra —2020an— atzeratzea. Berri txarra hauxe da, ordea: ingurumenaren arloko urrats horren eragilea ez da borondatezko aldaketa sistematiko bat izan, pandemia bat baizik.
Kategoriak: Komunitatea.
Erlazionatutako berriak
Komunitatea
Lezamak hartuko du LaLiga Genuineko azken fasea
Txapelketa Tarragonan, Valentzian, A Coruñan, Vila-realen eta Burgosen garatuko da, Bilbon, maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitartean, amaitu aurreti[...]
Komunitatea
Walking Football txapelketa
Athletic Club Fundazioaren modalitate honetako taldeak Realaren eta Sportingen aurka jokatu du Lezaman Ostarileko arratsaldean, Walking Football txape[...]
Komunitatea
Denon Athletic: “Futbol totala, Sarrera totala”
Athletic Clubek bat egin du Europako Futbolean Sartzeko Zentroak (CAFE) sustatutako mugikortasun murriztuaren kontzientziazio kanpainarekin eta San Ma[...]