Honako hau da bertaratu guztiek adierazitako nahia eta maskaran irudikatua: denboraldi berria nolabaiteko normaltasunez gauzatu ahal izatea, betiere pandemiaren kontra ezarritako osasun-neurriak betez. Athletic Club Fundazioak argi du osasun-krisialdiak baldintzatuko duela denboraldi berria. Bai denborei, bai aukerei dagokienez, COVID-19a izango da ikasturte berriko protagonista. Gauzak horrela, helburu hau du Fundazioak: bere proiektu presentzial guztiak —kirolaren zein kulturaren arlokoak— egoera berri honetara egokitzea, osasun-larrialdiak proiektuetan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan. Horretarako, Fundazioa eskuz esku ari da lanean bere proiektuan lankide dituen elkarte, fundazio eta erakundeekin.
Ikasturte berrirako maskarak
Athletic Clubek 1.000 maskara eman ditu dohaintzan Fundazioaren proiektu sozialen denboraldi berriari begira
Athletic Club Fundazioaren proiektu sozialen denboraldi berria gaur eguerdian hasi da, Ibaiganen, maskarak dohaintzan emateko ekintza sinboliko batekin. Athletic Clubeko eta bere Fundazioko lehendakariak, Aitor Elizegi eta Juan Carlos Ercoreca hurrenez hurren, izan dira ikasturte berriari hasiera emateko entrega sinboliko hori egiteaz arduratu direnak. Haiekin izan dira Goyo Arbizu, zuzendaritzako kidea, eta Jose Anjel Iribar, Andoni Goikoetxea eta Eli Ibarra. Hain zuzen, Utopía (Clara Campoamor Elkartea eta Integrando Fundazioa), Gizakia, Bizitegi, Zabaloetxe eta Udaloste elkarteetako ordezkariek jaso dituzte maskara zurigorriak, Athleticen armarria eta Fundazioaren logoa erakusten dituztenak. Izan ere, Fundazioak besteak beste elkarte horiekin jarduten du elkarlanean bere gizarte-ekintza gauzatzeko. Izaskun Gutierrez, Clara Campoamor Elkartearen eta Integrando Fundazioaren izenean, Aitor Ipiña, Gizakiaren izenean; Ibon Olmo, Bizitegiren izenean; eta Xabi Campos eta Jose Carlos de Miguel, Zabaloetxeren eta Udalosteren izenean, izan dira ekitaldian.
Kategoriak: Fundazioa.
Erlazionatutako berriak
Fundazioa
Iribar, Makatzaren aurkezpenean: "Bizitzari ilusioz aurre egin behar zaio beti"
Athletic Club Fundazioak ‘Makatza’ eleberria eta irakurLEON(A) kanpaina aurkeztu ditu, ‘Txopo’ eta Andoni Egañarekin batera, jendez gainezka egondako [...]
Fundazioa
Kultura
Thinking Football 2024: Laburpen bideoa
Athletic Clubek bideo bat argitaratu du jaialdiaren XII. edizioko irudi eta adierazpen nabarmenenekin Athletic Club Fundazioak antolatutako Thinking F[...]
Fundazioa
Kultura
Iribarri buruzko “Makatza” liburuaren eta IrakurLE-ON(A)(r)en aurkezpena Geuria!-n
Athletic Club Fundazioak Iribarren haurtzaroari buruzko eleberri bat argitaratu du, Andoni Egañak idatzia, eta irakurLE-ON(A) irakurketa sustatzeko ka[...]