Orienta Capital enpresak Athletic Club Fundazioaren Ongile gisa sinatu du
Orienta Capital ondare aholkularitzako sozietate independenteak lankidetza hitzarmena sinatu du Athletic Club Fundazioarekin. Horrela, Bilboko ondarea kudeatzeko erakundea Fundazioko kide berri bihurtzen da, klubaren proiektua babesteko eta bere balioak bere jarduera-eremuan zabaltzeko.
Alfonso de Artaza eta Gabriel Goyoaga elkarteko bazkideek parte hartu dute sinadura ekitaldian, Aitor Elizegi Athleticeko presidentearekin eta Juan Carlos Ercoreca Athletic Club Fundazioko presidentearekin batera. Orienta Capital 2002an sortu zen Bilbon, eta, gaur egun, lider da Euskadiko sektorean, eta presentzia handia du estatuko lurraldean.