Madrilen egoitza duen Peñak lankidetza-hitzarmena sinatu du Fundazioarekin, eta lehen Peña Simpatizante bihurtu da
Athletic Club Fundazioak eta “Somos Diferentes” Peña Ofizialak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, horrela, Athletic Clubek dituen 463 peñetatik lehenengo Fundaziozale bihurtu da. Madrilen egoitza izanik, “Somos Diferentes” familia zuri-gorriko peñarik aktiboenetako bat da, ekitaldiak eta bidaiak antolatuz eta “Diferente del año” saria emanez, Gurpeguik, Guerrerok, De Marcosek eta Andoni Iraolak jaso dutena.
“Jai Enea” txokoan, hiriko erdiguneko gune batean dagoen egoitza ofizialean, futbola eta euskal gastronomia tradizionala arnasten dira. Leku aproposa gure Athleticzale komunitatea Madrilen biltzeko, baina etxean bezala sentitzeko, Botxon bertan. Peñaren izena Aritz Adurizek Superkoparen ospakizunean udaletxeko balkoian esandako hitzetatik dator: “Talde honek merezi zuen historian sartzea, eta badakizue zergatik? Zuek bezalakoak garelako, koadrila bat garelako, munduko gainerako taldeen aurka lehiatzen garelako, desberdinak garelako “.