Athletic Club Fundazioak asteazken honetan Futbola Buruan Txapelketaren laugarren edizioa antolatu du Lezama kirol instalazioetan. Txapelketa hau Euskadiko Osasun Mentalaren Zentroen Arteko Ligarekin batera antolatzen da, eta parte hartzen duten taldeak Manuene, Zamudio, Bilbao-Lehenak, Asasam, Argia, San Juan de Dios, AD Gorantza-Avifes, Durango, Baraka, Eragintza eta Zamudio dira.
Futbola Buruan Txapelketa, Athletic Club Fundazioak eta Euskadiko Buruko Osasuneko Interzentroen Ligako gainerako parte-hartzaileek elkarkidetzan antolatzen dute. Ekintza hauek sare honen erabiltzaileen gizarteratzea eta kirol jarduna dute helburu, aisialdiaz gozatzeko eskubidea ziurtatzeaz gain emaitzetik haratago doan giro lasaiean kirolaren balioak sustatzea ere helburu dutelarik.
Athletic Club Fundazioak denboraldi bakoitzean, Osakidetzako Osasun Mentalaren Sareko osasun zentroek eta hainbat zentro pribatuk osatzen duten Euskadiko Osasun Mentalen Zentroen arteko Ligarekin lankidetzan jarduten du. Liga gaixotasun mentala duten pertsonei zuzenduta dago eta programa honen bitartez kirol jardueraren bitartez gaixotasun mentalen tratamenduan laguntzea da helburua. Beste batzuen artean, honako erronka hauek lortu nahi dira: gaixotasunaren sintoma eta alderdi zehatzak hobetzea, gizarte trebezia eta bizi ohitura osasuntsuak lortzea, eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen inguruan, tamalez, askotan ageri diren estigmak haustea.