Klubak eta hitzarmenak
FORTALECIENDO EL FÚTBOL BASE
Harrobi-klubekin hitzarmenak
Hitzarmen-programa honetan, Athletic Club-ek, Fundazioaren bitartez, gure inguruko harrobi-klubei baliabide pertsonal, material, metodologiko eta mediko onenak eskaintzen dizkie oinarri-futbolarien prestakuntza eta garapena indartze aldera. Horretarako, futbolariei prozesu horretan laguntzen dieten pertsonekin elkarlanean aritzea ere funtsezkoa da.
21.000
Jokalari (neska eta mutil)
1.900
Teknikari
Athletic Club-ek konpromiso irmoa du oinarri-futbolarekin
Athletic Club-ek oinarri-futbolarekin duen konpromisoa Lezamatik harago doa, programa honen bidez, milaka futbolari gazterengana iristen baita. Helburua argia da: kluben bidez Bizkaiko jokalari guztiengana iristea.
Emakumeen futbolari bultzada
Azken urte hauetan garrantzi berezia eman zaio elkarlan estuaren bidez emakumezko jokalari gazteen prestakuntza sustatzeari. Programa honek hitzarmendun klub guztiak laguntzen ditu bai ekarpen ekonomikoak eginez bai baliabide pertsonalak, metodologikoak eta medikoak eskainiz. Horrez gain, oinarri-futbola bultzatzeko ekintzak ere garatu dira, hala nola Euskal Non League Day.
Non garatzen den proiektua
Klubak eta hitzarmenak festibalari loturiko berriak
Euskal Non-League Day-ren II. edizioa
Athletic Clubek martxoaren 23an eta 24an oinarri-futbolaren urteroko jaia ospatuko du pizgarriz beteriko egitarauarekin hitzartutako klubetarak[...]
2030 agendarekin konprometituta
HARTU PARTE KLUBAK ETA HITZARMENAK PROIEKTUAN
Klubak eta hitzarmenak proiektuan parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Klubak eta hitzarmenak-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu