ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAN BOLUNTARIO IZATEA
Gure boluntariotza-proiektuarekin bat egitea laguntza soila ematea baino askoz gehiago da, komunitate grinatsu eta konprometitu baten parte bihurtzea da, balio eta helburu jakin batzuk ardatz dituena.
Dozenaka boluntario ditugu dagoeneko gure proiektuetan
Zure konpromisoak dakarren aldaketa
Badakigu Athletic Club-ek esangura berezia duela zuretzat, eta gure klubetik hurbil ematen duzun momentu orok hartu-eman berezi hori indartzen duela. Lotura hori sendotzeko aukera eskaintzen dizugu, behar handiena dutenei lagunduz.
Gure boluntariotza-proiektuetan parte hartuz bi helburu eder beteko dituzu: bata, bidezko kausetan zure aletxoa jartzea, eta bestea, komunitate athleticzalean zure arrastoa uztea. Hemen, izugarri baloratzen dugu zure ahalegina eta ekintza oro hartzen da kontuan.
Eraman athleticzaleon grina eguneroko bizitzara
Gure boluntariotzaren bidez, Athletic Club-en indarra eta grina partidetatik harago eramateko aukera izango duzu, inoiz imajinatu gabeko tokietan gauzatuko baitituzu gure balioak.
Goratu zure grina eta bihurtu proiektu berezi honen parte!
Eragin zuzena
Hartu parte Athletic Club Fundazioaren proiektuetan eta hezur-mamitu hain berezi egiten gaituzten balio horiek.
Ikaskuntza
Ezagutu egoera eta pertsona desberdinak, eta bizi esperientzia eta gertaera positiboak.
Harrotasuna
Gizarte-ongizatearen alde egunero-egunero lan egiten duen Club honen parte izatean sentituko duzuna.