Pribatutasun-politika
Sarrera
Athletic Club Fundazioan, pribatutasuna babesteko, eta tratatzen ditugun eta zuk online (webgune honetan, edo, hala badagokio, haren azpidomeinu, microsite edo aplikazio mugikorretan) edo offline emandako datu pertsonalen erabilera egokia bermatzeko konpromisoa dugu.
Zure datu pertsonalak eman aurretik, irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu hura ulertzen duzula eta harekin ados zaudela. Harekin ados egon ezean, ez erabili webgune hau/bertan eskaintzen diren zerbitzuak, eta ez eman zure datuak.
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Athletic Club Fundazioa
Posta-helbidea: Alameda de Mazarredo 23, 48009 Bilbo
Helbide elektronikoa: [email protected]
Telefono-zk.: 94 661 20 04
Nola lortu ditugu zure datuak?
- Interesdunak berak emanak:
Bazkidea, zalea edo gure webguneko erabiltzaile bazara, zuk zeuk eman dituzu —offline edo online— alta edo erregistroa eskatu duzunean, edo gure produktu edo zerbitzuak eskuratu dituzunean edo, informazioa eskatzeko, gurekin harremanetan jarri zarenean.
Zure datuak ematean, bermatu egiten duzu datu horiek emateko ahalmena duzula, emandako informazioa egiazkoa eta eguneratua dela, eta ez duela urratzen inolako kontratu-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik. Zure datuak zuzen eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna duzu, eta hala egin ezean, Fundación Athletic Club Fundazioak ez du inolako erantzukizunik onartuko. Konpromisoa hartzen duzu beste erabiltzaile batzuk ez ordezkatzeko; hots, haien erregistro-datuak erabilita webgunearen zerbitzuetan edo edukietan ez sartzeko.
- Gure webguneko bisitetatik datuak automatikoki lortzea:
Gure webgunea bisitatzen duzunean, informazioa biltzen dugu cookieen, beste jarraipen-teknologia batzuen eta web-analisien bidez; hots, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik gure zerbitzarietara, gure zerbitzuak optimizatzeko eta zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko xedez. Datu horiek guk geuk bildu eta biltegiratu ditzakegu automatikoki, edo hirugarrenen batzuek gure izenean. Kontsultatu gure Cookie-politika.
- Retargeting teknologia Interneten:
Gure webguneak EZ du erabiltzen retargeting teknologiarik Interneten, baina halako teknologiak erabiltzen ditugu Googlen, sare sozialetan, eta abarretan. Gure ustez, interesgarriagoa da gure bazkide eta jarraitzaileentzat euren interesetan oinarritutako publizitate pertsonalizatua ikustea, konexio pertsonalik ez duen publizitatea ikustea baino.
Horretarako, jarraipen-teknologiak erabiltzen dituzten enpresekin lan egiten dugu, Interneten gure iragarkiak ager daitezen. Retargeting teknologiek gure webgunera egiten dituzun bisitei eta gure jakinarazpenekin —publizitatea barne— duzun interakzioari buruzko informazioa bil dezakete. Cookie horiek aztertzen dituzte, gure webgunean edo hirugarrenen guneetan nabigatzean egiten dituzun ekintzetan oinarritutako publizitatea erakusteko. Ez dugu teknologia hori erabiltzen zure datu pertsonalak biltegiratzeko, zeure nabigatzailean bertan gordetzen baitira.
- Interesduna ez den beste pertsona batek emanak:
Baliteke zure datuak zuk zeuk zuzenean eman ez izana; aitzitik, hirugarren batek eman ditzake, betiere zuk hirugarren horri aurretik datuak eman badizkiozu. Adibidez: zu bazkide egitea erabaki duen norbaitek, edo proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak garatzeko gurekin elkarlanean aritzen diren entitate edo erakundeek. Kasu horietan, identifikazio-datuak tratatuko ditugu batez ere, eta, egoeraren arabera, datu pertsonalak eta inguruabar sozialei buruzko datuak.
Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, euren pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta kontu handiz komunikatu edo argitaratu behar dituzu euren datu pertsonalak. Datuen titularrak soilik eman dezake datu pertsonalak tratatzeko baimena. Hirugarrenen datuak baimenik gabe argitaratzeak, datuen babesari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudirako eskubideari buruzko araudiak ere urra ditzake.
Hirugarrenen datuak ematen dituen horrek honako erantzukizun hauek ditu: a).- datu horiek erabiltzeko aurretiazko eta berariazko baimena izatea, eta b).- datuei aplikatuko diegun tratamenduaren berri ematea. Pribatutasun-politika hau onartuz gero, hirugarrenen datuak ematen dituenak berariaz bermatzen du hori egiteko baimena duela; beraz, guk ez dugu inolako erantzukizunik izango interesdunak edozein erreklamazio aurkezten badu.
Zer motatako datuak tratatzen ditugu?
Hauek dira tratatzen ditugun datuen kategoriak:
- Interesdunak berak emanak: identifikazio-datuak (izen-abizenak, NANa, Klubeko bazkide-kodea, irudia…), harremanetan jartzeko datuak (telefono-zenbakia, posta-helbidea, helbide elektronikoa); datu ekonomikoak (kuotak helbideratzeko behar den informazioa: banku-kontua).
- Gure webgunea bisitatzean automatikoki lortutakoak: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzaileak bisitatu duen azken webgunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile-mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.), baita online eskuragarri dauden profilei buruzko datuak ere (lehentasunei eta interesei buruzko informazioa, nabigazio-ohiturak, zer ekintza komertzial egin diren edo zer informazio eskatu den), informazio pertsonalizatua edo kanpaina esklusiboak zuri bidali ahal izateko.
- Hirugarren batek emandakoak: identifikazio-datuak, datu pertsonalak edo egoera sozialei buruzko datuak.
Kategoria berezietako datuei dagokienez: webgune honetan ez dugu kategoria berezietako daturik tratatzen.
Adingabeen datuak: 14 urte baino gutxiago badituzu, eta zure datuak eman nahi badizkiguzu gure web-zerbitzuak erabili ahal izateko, gure zerbitzuak edo produktuak eskatzeko, edo garatzen ditugun ekintzetako batean parte hartzeko, zure gurasoen baimena eta adostasuna beharko duzu, nahitaez. Eska iezaiezu laguntza zure datu pertsonalak eskatzen dituzten formularioak osatzeko.
14 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoek beren ardurapeko adingabeek beren gainbegirapenik gabe datu pertsonalak ematea saihestu beharko dute. Athletic Club Fundazioak ez du horren gaineko erantzukizunik bere gain hartuko.
14 urtetik beherako pertsona bat baimenik gabe erregistratu dela atzemanez gero, baimen hori egiaztatzen duten dokumentuak bidaltzeko eskatu ahal izango diegu gurasoei edo tutoreei. Dokumentu horiek bidali ezean, ahalik eta lasterren emango zaio baja erabiltzaileari edo erregistroari.
Gurasoek, tutoreek edo adingabeen legezko ordezkariek datuak baimenik gabe tratatu direla atzematen badute, helbide honetara bidali ditzakete beren erreklamazioak edo kontsultak: [email protected].
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak eta zer legitimazio dugu horretarako?
- Eman dizkiguzun datuak eta zurekiko harremanean sor daitezkeen gainerako guztiak zenbait xedetarako erabil ditzakegu, zenbait legitimaziotan oinarrituta.
HELBURUA | LEGE-OINARRIA |
– Zurekin dugun harremana kudeatzea, bazkide edo zalea bazara. – Dohaintza-emaileekin harremanetan egotea, egindako dohaintza kudeatzea eta egiaztagiriak bidaltzea. – Izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzea ordainketa-jarduera eta -ekitaldietan. | Kontratu-harremana, eta zergen arloan eta dohaintzen auditoretzaren arloan bete beharreko lege-obligazioak |
– Gure jarduerei, produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea bazkide edo zale potentzialei komunikazio elektronikoen bidez. – Ekitaldi, jarduera, sustapen edo doako lehiaketetan parte hartzea – Teknikoak ez diren cookieak instalatzea | Baimena |
– Gure jarduerei, produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea dagoeneko bazkide edo jarraitzaile direnei, komunikazio elektronikoen bidez. – Cookie teknikoak instalatzea. – Ematen diguzun informazioan eta nabigatzean egin dituzun ekintzetan oinarritutako merkataritza-profil bat osatzea. Horri esker, hobeto ezagutuko zaitugu, eta horrela, zure lehentasunetara egokitutako informazioa bidali ahal izango dizugu. Horretarako, zenbait irizpide erabiliko ditugu (nabigatzean duzun portaera, parte-hartzea, gure webguneko interakzioak [bisitak, orrian edo haren iragarkietan egindako klik zehatzak, deskargak…], informazio-eskaerak, albiste-harpidetzak, etab.), eta zure profilean oinarritutako informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu. – Zure iritzia eta gogobetetze-maila ezagutzeko inkestak egitea. – Online egindako eskaerak kudeatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko (gure webgunearen erabiltzaileen, edo mezu elektroniko baten igorleen edo hartzaileen kasuan). – Ekitaldi publikoetan, edo sarbide libreko lekuetan egiten diren interes kultural nabarmeneko ekitaldi eta jardueretan (partidak, jokalarien aurkezpenak…), argazkiak edo bideoak egin ahal izango dira, eta eduki horiek webgune honetan edo gure profiletan argitaratu ahal izango dira (sare sozialak, YouTube…), ekitaldiaren edo jardueraren berri emateko, hura dokumentatzeko eta haren memoria fotografiko/bideografikoaren parte izateko xedez (betiere pertsona jakin baten irudia ekitaldiaren informazioaren osagarri hutsa soilik bada). | Interes legitimoa |
- Legitimazioa baimenean oinarritzen denean, baimena edozein unetan kendu ahal izango duzu [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Baimen hori kentzeak ez du baldintzatuko zure datuak deskribatutako gainerako helburuetarako tratatzea.
- Zure datuen tratamendua gure interes legitimoan oinarritzen bada, zuk zeuk eman duzula eta pribatutasunean eragin txikia duela ulertuko dugu; hala ere, zure interesak, eskubideak edo askatasunak beti egongo dira gure interes legitimoaren gainetik. Beraz, ez baduzu nahi zure datuak xede horietarako tratatzea, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat [email protected] helbidera eta zure nahia beteko dugu.
- Informazio zehatza; bazkideei eta zaleei gure jarduerei, produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa komunikazio elektronikoen bidez bidaltzeko legezko oinarri gisa jarduten duen interes legitimoari buruzkoa. Interes legitimo hori zentzukoa da interesdunarentzat, bazkide edo zale den aldetik, eta tratamenduak interesdunengan duen inpaktua oso txikia da. Gainera, merkataritza-komunikazioak bidaltzeko prozedura bat dugu, datuen babesari buruzko araudiari jarraikiz. Bestalde, interes legitimo horri buruzko haztapen-azterketa bat egin dugu, interesdunak eskura duena, eta, era berean, interesdunak uneoro eskatu dezake hori ez bidaltzeko. Hori guztia dela eta, merkataritza-komunikazioak jasotzea proportzionala dela eta pribatutasunean eragin txikia dutela ulertuko dugu; hala ere, zure interesak, eskubideak edo askatasunak beti egongo dira gure interes legitimoaren gainetik. Beraz, ez baduzu nahi zure datuak xede horietarako tratatzea, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat [email protected] helbidera eta zure nahia beteko dugu.
- Irudiak hartzeko legezko oinarri gisa erabilitako interes legitimoari buruzko informazio zehatza. Interes legitimo hori zentzuzkoa da interesdunarentzat, ekitaldi/jardueretan normalean parte-hartzaileen argazki/bideo osagarriak grabatzen/zabaltzen baitira, ekitaldia grafikoki dokumentatzeko xedez. Ildo horretan, argazkiak/bideoak grabatzeko eta zabaltzeko prozedura bat dugu, datuen babesari buruzko araudia betetzeko eta tratatu beharreko datu-kopurua minimizatzeko. Bestalde, interes legitimo horri buruzko haztapen-azterketa bat egin dugu, interesdunak eskura duena, eta interesdunak uneoro eska dezake eduki hori ez ateratzeko/zabaltzeko. Hori guztia dela eta, jarduera edo ekitaldi horietako irudiak jasotzea proportzionala dela eta pribatutasunean eragin txikia duela ulertuko dugu; hala ere, zure interesak, eskubideak edo askatasunak beti egongo dira gure interes legitimoaren gainetik. Beraz, ez baduzu nahi zure datuak xede horietarako tratatzea, jakinarazi iezaguzu ekitaldian bertan, edo bidali mezu elektroniko bat [email protected] helbidera eta zure eskaera aztertuko dugu.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak kontratu-harremanak eta kontratu aurreko harremanak irauten duten bitartean gordeko ditugu, baita horiek amaitu ondoren ere, betiere interesdunak datuak ezabatzeko eskatu ezean. Halaber, datuak ezabatzeko eskatu arren, behar den denboran gorde ahal izango ditugu, horien tratamendua mugatuz eta honako helburu hauetarako soilik:
- Dagozkigun lege- eta kontratu-betebeharrak betetzeko,
- Edota gure edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitako legezko epeetan,
- Edo interesdunarekin izandako harremanetik eratorritako erreklamazioak baliatzeko edo defendatzeko.
Aurreko irizpideekin bat etorriz, datu pertsonalak erakundearen irizpidearen arabera ezabatu ahal izango dira, bai erregistro informatikoetan, bai paperezkoetan, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendatzen duten premia logistikoak edo biltegiratze-espazioa kontuan hartuta.
Zein hartzaileri eman diezazkiekegu zure datuak?
Emandako datuak hirugarren erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkie —lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeetarako—, esaterako:
- Banku-erakundeei: kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
- Datu-komunikazioak legez jaso behar dituzten erakundeei: adibidez,
- Zerga Administrazioari, betebehar fiskalak eta tributuen arlokoak betetzeko;
- Indarkeriaren aurkako araudiak eta Futbol Liga Profesionalak ezarritako hirugarrenei, segurtasuna bermatzeko, kirol-eremuetarako sarrera kontrolatzeko eta kirol-esparruetan indarkeria saihesteko araudia betetzeko.
- Dohaintzak kudeatzen dituzten banku-erakundeak eta ordainketa-pasabideak kudeatzen dituzten bestelako erakundeei.
- Gure zozketetako batean parte hartzen baduzu, sarituen datuak saria emateaz arduratzen diren enpresei jakinaraziko zaizkie, eta, hala badagokio, parte-hartzaileen datuak epaimahaiari jakinarazi ahal izango dizkiogu. Hala ere, ezizenak erabiltzen ahaleginduko gara.
- Klubak eta Athletic Club Fundazioak komunikatuko dituzte, betiere bazkideak edo jarraitzaileak merezi dituen prestazioak edo eskubideak kudeatzeko beharrezkoa bada
- Hirugarren laguntzaile eta babesleei: ekintza komertzialak gara ditzaten, betiere horretarako prestatutako formularioaren bidez baimena eman baduzu. Hala ere, baimena kendu ahal izango duzu edozein unetan [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Datuen nazioarteko transferentziak
Fundación Athletic Club Fundazioak ahalegina egingo du datu pertsonalak Europako esparru ekonomikoan tratatzeko eta mantentzeko. Hala ere, zenbait inguruabarretan, datuen nazioarteko transferentziak gauzatu ahal izango ditugu, esaterako: beharrezkoa bada Fundación Athletic Club Fundazioaren eta pertsona fisiko edo juridiko baten arteko kontratu bat egiteko edo gauzatzeko, interesdunaren intereserako, edo esaterako Europar Batasunetik kanpoko zerbitzu-hornitzaileak erabiltzen direnean. Izan ere, hornitzaile horiek datu pertsonalak eskuratu ditzakete gure jardueraren osagarri diren zerbitzuak emateko (ostatatzea, housing-a, SaaS, urruneko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, mezu elektronikoen eta marketineko mezu elektronikoen bidalketak, fitxategien transferentzia eta abar), edo interesdunak eskatuta hartuko diren kontratu aurreko neurriak betetzeko.
Erakunde horiek desberdinak izan daitezke, eta denboran zehar aldatu; hala ere, entitateak aukeratzerakoan, bai datuen babesaren arloan Europakoaren pareko babes-maila duten herrialdeetakoak diren, bai maila hori lortzeko berme egokiak dituzten ala ez kontuan hartuko da. Bestela, DBEOn zentzu horretan ezarritako salbuespenetako baten arabera aukeratuko ditugu.
Sare sozialak eta berehalako mezularitzako aplikazioak
- Whatsappeko berehalako mezularitza erabiltzea
Zurekin komunikazioa azkarragoa izateko berehalako mezularitzako aplikazio bat zure eskura jartzen badugu, erabili arretaz, irakurri aplikazio horren pribatutasun-politika eta konfiguratu zure lehentasunen arabera, datu pertsonalak barne hartzen dituen informazioa bitarteko horren bidez bidali aurretik.
Nahiz eta berehalako mezularitzako aplikazio horiek oso erabilgarriak diren zenbait egoeratan, gogoratu jende ugarik —ezaguna edo ezezaguna— eskura dezakeela Interneten argitaratzen duzun informazio hori, eta, ondorioz, zure eta beste batzuen intimitatea arriskuan egon daitezke.
Gomendatzen dugu bitarteko horren bidez informazio pertsonala, pribatua, intimoa edo isilpean gorde nahi duzuna ez ematea, informazio hori bidaltzeko modu seguruagoak baitaude. Zerbitzu hori gurekin zerikusirik ez duten hirugarren batzuek ematen dutenez (eta ez geuk), ezin dugu zerbitzuaren funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren gaineko erantzukizuna gure gain hartu.
- Sare sozialak erabiltzea
Athletic Club Fundazioak hainbat sare sozialetan dituen orri edo taldeekin bat egiteko aukera dute erabiltzaileek. Kontuan izan behar dute datuak dagokion Sare sozialaren jabetzakoak izango direla, Athletic Club Fundazioak datuak zuzenean eskatu ezean (kontsultei ingurune pribatu batean erantzuteko, adibidez). Hala, dagokion Sare sozialeko pribatutasun-politika eta erabilera-baldintzak arretaz irakurtzeko gomendatzen zaie erabiltzaileei, baita datuak tratatzeko lehentasunak konfiguratzea ere.
- Gure webgunean sartutako Sare sozialen ezaugarriak
Gure zerbitzuek sare sozialen ezaugarri eta widget batzuk izan ditzakete, hala nola «Facebookekiko konexioa», «atsegin dut» botoia, «partekatu» botoia eta sare sozialetan ohikoak diren beste miniprograma interaktibo batzuk. Ez dugu horien funtzionamendu egokiaren gaineko erantzukizunik gure gain hartzen.
Zenbaitetan, ezinbestekoa izango da zenbait erregistro-datu ematea edo, bazkide edo zale gisa erregistratuta egonez gero, datu horiek erabiltzea eta erregistrorako inprimakian dagokion aukera markatzea, edo Facebookeko profileko datuak ematea, erregistratzeko Facebook Connect aukera erabiltzen bada. Esaterako, beharrezkoa izango da zerbitzu edo eduki batzuetan sartzeko —online erosketa, online zalea, kontaktua, VIP eremua, ikus-entzunezko edukiak ikusi eta deskargatzea…—, datu horiek ezinbestekoak baitira atal honetan deskribatutako xedeetarako tratatzeko. Informazioa eman ezean, ezin izango ditugu eskatutako zerbitzuak eskaini.
- Sare sozialak erabiltzeko arauak:
Kontuan hartu, gure orri ofizialaren bidez sare sozial batean parte hartzea edo edukia argitaratzea edo partekatzea erabakitzen baduzu, eduki horiek publikoak izango direla eta zure ardura izango dela, eta zurea baino ez, eduki horiek legez ezarritako araudia betetzea.
Parte-hartze horri lotutako zure datu pertsonalak ezkutatzeko, konfiguratu pribatutasun-aukerak edo seudonimizatu zure datuak (nick name bat edo ezizen bat erabiliz, adib,).
Gogoratu beste pertsona batzuen datuen pribatutasuna errespetatu behar duzula, eta kontu handiz komunikatu edo argitaratu behar dituzula euren datu pertsonalak. Datuen titularrak soilik eman dezake datu pertsonalak tratatzeko baimena.
Orri honetan edo sare sozialetako gure profil ofizialetan datu pertsonalak, argazkiak, informazioa edo beste eduki batzuk argitaratu ahal izateko, erabiltzaileak datu horien guztien titularra edo jabea izan behar du, edo horiek erabiltzeko hirugarrenen baimena izan. Hirugarrenen datuak argitaratzen badituzu, zure erantzukizuna izango da hirugarren horien aurretiazko eta berariazko baimena izatea datu horiek erabili eta argitaratu ahal izateko. Hirugarrenen datuak baimenik gabe argitaratzeak, datuen babesari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudirako eskubideari buruzko araudiak urra ditzake ere.
Dena den, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahal izango dugu webgune honetatik eta sare sozialetako gure profiletatik, betiere eduki horiek indarrean dagoen legeria eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu dituela antzematen badugu.
Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzarietan ostatatuta. Hala, euren baldintzek arautzen dituzte horiekiko egiten dituzun interakzioak, eta ez, aldiz, geureek. Irakurri sare sozial horien pribatutasun-politikak datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasuna konfiguratzeko moduei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko.
- Sare sozialen bidez biltzen ditugun datuak
Aplikazio horien bidez, eta, zehazki, cookie funtzional eta analitikoen bidez jasotzen ditugu datuak, aplikazioek behar bezala funtzionatuko dutela bermatzeko. Cookie horiek zure IP helbideari edo nabigazioari buruzko informazioa bildu ahal izango dute.
Gainera, sare sozial horietako batean saioa hasten baduzu gure webgunea edo aplikazio mugikor bat erabiltzen ari zarenean, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango du zure profilean, eta informazio hori sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egiterik nahi ez baduzu, itxi sare sozialeko saioa gure webguneetan edo aplikazio mugikorretan sartu baino lehen, guk ezin baitugu datuak jasotzeko eta konektore sozialen bidez transferitzeko aukera hori martxan jartzea eragotzi.
- Gure webgunean hirugarrenen webguneak erakusteko aukera
Era berean, gure webgunearen bidez, hirugarrenen edukiak edo zerbitzuak eskain ditzakegu (orrialde-markoen tekniken edo framing tekniken bidez), gure webgunearen itxura aldatu gabe eta haren barruan zerbitzua ematen duen hirugarrenaren irudia erakutsita. Kontuan izan ematen duzun informazioa hirugarren horiei emango diezula, eta ez guri; beraz, hirugarren horien politikek arautuko dute zure informazioaren tratamendua, eta ez gureek.
Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
Hala dagokionean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu —baita beste eskubide batzuk ere— pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta arrunteko edo posta elektronikoko helbidea baliatuz. Bata zein bestea baliatu, eskaera idatzi eta sinatu behar duzu, eta NANa edo pasaportea edo identifikatzeko beste dokumentu baliozko bat erantsi. Zure datuak aldatuz gero, helbide bera erabiliz jakinarazi beharko duzu, eta hala egin ezean, Clubak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko.
- Datuak eskuratzeko eskubidea: Zer datu pertsonal tratatzen ari garen galdetu diezagukezu, baita datu horien kopia bat eskatu ere.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: okerreko datuak zuzentzeko eta osorik ez daudenak osatzeko eska diezagukezu. Adierazpen osagarri bat erabil dezakezu horretarako.
- Datuak ezabatzeko eskubidea (ahaztua izateko eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta datu horiek beharrezkoak ez badira jaso ziren xedeetarako; zure baimena kentzen baduzu; datu horiek legez kontra tratatu badira, edo legezko betebehar batek haiek ezabatzeko eskatzen badu.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurka egiteko baino ez ditugu erabiliko.
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu, baldin eta arduradunaren interes legitimoan oinarrituta tratatzen badira edo publizitaterako erabiltzen badira.
Aurreko eskaeretako bat jasoz gero, legez ezarritako epeen barruan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian egin dezakezu erreklamazioa. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo eskubideak baliatzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren web-orrira jo dezakezu: www.aepd.es.