Athletic Clubeko eta Realeko jokalari ohiek bigarren urtez jarraian parte hartuko dute networking-a sustatzeko sortutako ekitaldi honetan
Datorren ostiralean, azaroak 22, jokalari ohi zuri-gorriek eta txuri-urdinek derbia jokatuko dute padel erraketa eskuan. Athletic Club Fundazioaren enpresa laguntzaileen parte-hartzea barne hartzen duen kirol ekimena da. Horrela, Durangoko Padelko Klubean, futbolari ohi nabarmenez gain, Athletic Club Fundazioarekin lotura duten enpresariak elkartuko dira.
Athletic Clubeko ordezkari instituzionalak eta Genuine taldeko ordezkariak ere ez dira faltako. Ekitaldia goizean zehar izango da, Susaeta, Orbaiz, Gurpegi, Beñat, San Jose, Ustaritz eta Llorente Athleticen alde, besteak beste, eta Realeko Xabi Prieto, Lopez Rekarte, Aguirretxe eta Elostondo bezalako luxuzko gonbidatuekin.
PadelDerbiaren bigarren edizioak Masscomm, Dike1, Arripu eta Cafes Basqueren laguntza izango du.