Irune Muruaren hat-trick batek zuri-gorrien 1-3ko garaipena bideratu zuen
Athletic Clubeko emakumezkoen beterano taldeak 1-3 irabazi zion CD Mungiari Legardako futbol zelaian, Mungiako taldearen mendeurreneko ekitaldietan. Larunbat goiz eguzkitsuan, Irune Muruak hat-trick bat egin eta talde zuri-gorriari garaipena eman zion.
Honako hau izan zen Tzibi Juaristi entrenatzaileak aurkeztu zuen taldea: Andere Legina, Janire Beitia, Joana Arranz, Sandra Garcia, Beatriz Ramos, Arrate Orueta, Irune Murua, Ane Zarate, Karmele, Jessica Gomez, Garazi Unibaso, Eli Ibarra eta Nerea Uriagereka.