600 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten joan den igandean Lezama eta San Mames lotzen zituen ibilbidean
Eguraldia lagun, igandeko jardunaldia ikusgarria izan zen. Ibilaldia Neurtua San Mameseko zabalgunera iritsi zenean, Athletic Clubek eta Sevilla FCk Liga F partida jokatu aurretik Athletic Plazara hurbildu ziren athleticzaleen txalo zaparrada jaso zuten. Aurretik, 600 mendizaleek San Mamesen sartzeko zortea izan zuten, prespektiba pribilegiatu batetik, Katedrala barrutik ikusi eta zelaiari ohorezko buelta bat eman zioten.
Bizkaiko Mendizale Federazioaren laguntza ezinbestekoa izan zen Martxa ibilbidera egokitu zedin aurreikusitako ordutegi-kalkuluekin.