Partida igandean izango da, urtarrilak 12an, 12:00etan, Gobela futbol zelaian
Athletic Cluben beteranoen taldeak Getxoko Arenaseko beteranoen taldearen aurka arituko da datorren igandean, 12:00etan, DANA hondamendiak kaltetutako pertsonei zuzendutako norgehiagoka benfikoan. Hitzordua bi klubek Bizkaiko Futbol Federazioarekin batera antolatu dute.
Sarrerak 5 euroko kostua izango du eta biltzen den diru guztia joan den urriko DANA-k kaltetutakoentzat bideratuko da.
Erosi hemen sarrera.
Athletic Cluben beteranoen taldeak honako deialdi hau prestatu du igandeko neurketarako: Asier Abad, Dani de Pablos, Alex Quintanilla, Xabier Ormazabal, Eleder Acedo, Goio Soria, Roberto Urizar, Borja Basagoiti, Mikel Balenziaga, Javi Casas, David de Paula, Xabi Ceballos, Alfonso Valin, Joseba Garmendia, Anton Olondo, Ibon Gutierrez, Ander Lafuente, Aitor Ramos, Joseba Arriaga, Raul Garcia eta Mario Sanchez.