Lehen entrenamendu saioa joan den irailaren 19an egin zen Errekaldeko Kiroldegian
Joan den ostegunean, irailak 19, Errekaldeko Kiroldegiko Lay ‘s Replay zelai berrian, Athletic Club Fundazioak hasiera eman zien Marca Terreno/Zelaia Irabazi proiektuko entrenamenduei. Guztira, Errekalde eta Ibaiondo auzoetako ia ehun neskato hasiko dira lehen aldiz futbolean jokatzen proiektu honi esker. Proiektuaren helburua da futbola gazteen artean jarduera ludiko gisa sustatzea, batez ere emakumeek kirola egiteko duten eskubidea zalantzan jartzen den testuinguruetan.
Asmoa da liga konbentzionaletan parte hartuko duten talde batzuk sortzea, eta, horrez gain, familientzako hileroko ekitaldiak antolatzea, haurren artean kirol-jarduera ludikoaren ontasunak sustatzeko.