Gogoaren indarra

Eleberri labur honek, “Ezagutu zeure abentura” liburu klasikoen formatuan, neskato baten ibilbidea kontatzen du, txikia denetik Athletic Clubeko lehen taldera iritsi arte. Irakurleari dagozkion erabakiak hartzean, neskek futboleko ametsak betetzeko dituzten aparteko zailtasunak azaltzen dira.

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita (Muxika, 1979) ikasketaz kazetaria da (EHU, 2003) eta pasioz bertsolaria. Euskaldunon Egunkarian trebatu zen idatzizko kazetaritzan eta hainbat aldizkaritan parte hartu izan du. Telebistatik pasatu ostean, idaztera itzuli da, eta Berrian idazten du orain egunero. Eguneroko kroniketan aritua den arren, “Gogoaren indarra” bere lehen eleberria.