- Ekitaldi hau pasa da.
Kickoff
Urriak 9, 2025 / 18:00 - 19:30
Kirgizistango herri txiki batean, non tradizio kontserbadoreek emakumeak etxeko esparrura baztertzen dituzten, Gazik ezarritakoa haustea erabakitzen du, emakumezkoen futbol txapelketa bat antolatuz. Kirolaren bidez, berak eta Kök-Tasheko emakumeek ahots propioa aurkitzen dute, ezarritako arauei aurre egiten diete eta indarra, autoestimua eta komunitatea deskubritzen dituzte. Erresistentzia kulturalari aurre egiten dioten bitartean, haien borroka erresilientzia, maitasun eta eraldaketa sozialeko istorio boteretsu bihurtzen da. Jolas soil batek egitura errotuak zalantzan jartzeko, eskubideak aldarrikatzeko eta aldaketarako bideak irekitzeko duen gaitasunaren erakusgarri da.
Kickoff
Roser Corella & Stefano Obino (Moving Mountains Films)
Alemania, Espainia 2025
76 min.