Carlos Garcia Athleticeko jokalari ohiak, Fundazioaren izenean, Aimarri eman dio Garapen Iraunkorreko Erronkak lehiaketako irabazlearen saria. Abuztuko erronka Turismo Jasangarriari buruzkoa zen. Aimarren argazkiak Athleticen elastiko berria irabazteko balio izan dio. Mendian paseatzen, Aimarrek beti eramaten du poltsa bat lurrera ezer ez botatzeko. Bestalde, Maria Doloresek, Fundazioko jarraitzaileei zuzendutako sorpresa sariaren irabazleak, emakumezkoen lehen taldearen kamiseta bat jasoko du Cartagenako bere etxean, bertan bizi baita.
Iraileko Garapen Iraunkorreko Erronkan parte har daiteke oraindik, oraingo honetan Hondakinen Berrerabilpenean oinarrituta. Edonork parte har dezake. Oso erraza da: egin ezazu zakarrontzira bota beharrean berrerabili duzun objektu baten argazkia, jarri izenburua eta esaguzu zer zen lehen eta zer den orain. Hori guztia erraz egin ahal izango duzu gure lehiaketako inprimakia betez. Parte hartzeko, klikatu HEMEN eta lagundu mundua leku hobea bihurtzen. Eta gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabazteko aukera izango duzu eta, gainera, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea, ezusteko sari berezia irabazteko aukera izango duzu.