Klubak eta Fundazioak bat egin dute futbola irisgarri egiteko Europako CAFE erakundeak sustatutako kontzientziazio astearekin
Athletic Clubek eta Fundazioak aurten ere bat egin dute CAFE erakundeak (Centre for Access to Football in Europe) mugikortasun murriztuaren inguruan kontzientziatzeko sustatutako astearekin. Martxoaren 8tik 14ra bitartean izango da. CAFE erakundea UEFAk babestua da, eta bere xede nagusia mugikortasun murriztua duten pertsonei futbol-zelaietarako sarbidea hobetzea da. San Mames zelaia urdinez argiztatu zen atzo, hori baita nazioarteko erakunde horren kolorea.
Athleticek ere bere egin du CAFE erakundearen leloa: “Total Football, Total Access” (Futbol Totala, Sarrera Totala). Asmoa da benetako inklusioa lortzea, Athletic Cluben parte izatearen esperientzia ahal beste hobetzea eta eguneroko bizimoduan ahal beste lekuetara iritsi ahal izatea. Athletic Club taldeak mugikortasun murriztua duten pertsonek sortutako lehenengo peña dauka. Denon Athletic dauka izena, hogeita hamar pertsona inguru dira eta San Mamesen bertan daukate egoitza, “La Campa de los Ingleses” tabernan.
Eskailera mekanikoak
Klubak datozen hilabeteetan burutzeko aurkeztu duen ekimenik garrantzitsuenetako bat eskailera mekanikoak instalatzeari buruzkoa da. Horien bidez, hirugarren harmailadiko ikusleak bertara sartu ahal izango dira (bigarren eta hirugarren solairuak), estadioko lau sektoreetan.
Eskailera mekaniko horien bidez, 29.000 pertsona errazago helduko dira beren lekuetara (24.833 bazkide). Era berean, orain arteko eskailerak bere horretan mantenduko dira, horrek ezertan eragin gabe. Aldi baterako mugikortasun murriztua edo iraunkorra duten pertsonek edota pertsona nagusiek izango dute horiek erabiltzeko lehentasuna. Ordu erdiro 12.000 pertsona inguru eraman ahal izateko prestatuta egongo dira eskailerak, proiektuaren arabera.
Ahanzturan eroritako emakumezkoen lehen futbol mundialari buruzko istorio sinestezinak onespen gorena lortu du Athletic Clubeko XII. zine-jaialdian J[...]
Klubak, materialaren dohaintza instituzionalaz gain, athleticzale familia DANAk suntsitutako Valentziako hamaika klub ez-profesionalen AMIC izatera an[...]
Aurten ere, adimen urritasuna duten pertsonentzako futbol liga ofizial honen azken fasea Lezaman izango da Athletic Club Fundazioak, gure Genuine [&he[...]