Athletic Clubek egun hau ospatzen du neskato guztiei euren eskubideen defentsan laguntzeko helburuarekin
Urriaren 11n Neskaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Erakundeak 2012an aldarrikatutako eguna, munduko neskato guztiei beren eskubideen alde babesa emateko helburuarekin. Era berean, ospakizun honen bidez, neskek generoagatik gainditu behar dituzten oztopoez kontzientziatu nahi da.
Hori dela eta, Athletic Clubek, bere Fundazioaren eta Aterpe Programaren bitartez, kontzientziazio jardunaldi bat antolatu du datorren asteazkenean, 18: 30etan Sala BBK Aretoan, “Neskentzako kirol-praktikarako sarbidea: Erronkak dituen eskubidea egiteke” izenburupean. Solasaldi honetan, Sanda Aldass (Judoka Tokioko Jokoetan), Tessy Ebossele (Atleta Jauzi Hirukoitzeko 20 urtez azpikoen txapelduna), Miriam Martínez (Kirolari paralinpiko txapeldunorde olinpikoa), Joana Nani Suárez (Europa Minimosca Txapelduna) eta Eunate Arraiza (Athletic Clubeko jokalaria) kirolariek haien ibilbidean gainditu behar izan duten erronkei buruz hitz egingo digute. Sarrera doakoa da eta bertaratzeko interesa dutenek helbide honetara idatzi beharko dute: [email protected]