Klubak eta Fundazioak bat egin dute Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin eta urtarrilaren 5eko Athletic-Barça partidarako 5.000 sarrera emango dituzte
María Tato Athletic Clubeko idazkariordeak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren “Euren eskubideak jokoan” kanpainaren aurkezpen ekitaldian, gaur San Mamesen, 5.000 sarrera emango direla iragarri du, jostailu berri, ez-sexista eta ez belikoa ematen duen edonork Iberdrola Ligako Athletic Club – FC Barcelona partidarako sarrera bat jaso dezan. Neurketa hau San Mamesen izango da urtarrilaren 5ean, igandean, 12:00etan. Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak familia zuri-gorri osoaren laguntza eskatu dute Gabonetan haur bat bera ere Olentzeroren edo Erregeen oparirik gabe gera ez dadin.
Ekitaldian Jon Vazquez Eguskiza Fundazioaren zuzendari nagusia, Jone Ibañez futbolaria, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado izan dira, baita Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea, Isabel Iturbe RETABilbao Basketeko presidenteordea eta parte hartu duten erakundeetako beste ordezkari batzuk ere. Argazki instituzionalaren ostean, Maria Tatok adierazi duenez, “5a egun ezin hobea da familientzat, jostailu bat emanez ekimen honekin bat egiteko, San Mamesera etortzeko, partida handi batez gozatzeko eta kabalgatarekin amaitzeko”.
Datozen egunetan, Athletic Clubek jostailuak sarrerekin trukatu ahal izateko prozeduraren berri emango du, kanpainaren hasiera-data eta jostailuen bilketa-puntuak adieraziz. 5.000 sarreraren hasierako kopurua kanpainan zehar gehitu ahal izango da, sarrera horien eskuragarritasunaren eta eskariaren arabera.