Grupo SIFU enplegu zentro berezia da, eta liderra da sozialki arduratsuak diren Facility Services delakoen arloan. Duela gutxi, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du, Babeskide Nagusi moduan. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko. Ibaiganen egin da akordioa sinatzeko ekitaldia, eta honakoak bertaratu dira: Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioko Zuzendari Nagusia eta Jon Patxi Lerga, Grupo SIFU erakundeko Zuzendari Nagusia.
Grupo SIFU erakundeak 28 urte daramatza desgaitasuna duten pertsonen laneratze arloan lanean, eta, gaur egun, 4.400 langile baino gehiago ditu. Horien % 89k desgaitasunen bat dute (fisikoa, mentala edo sentsoriala). Ibilbide profesional luzeak emandako esperientziaren bidez, hainbat sektoretako bezeroei ematen die erantzuna: aireportuak, farmazia, hezkuntza arloa, osasungintza, industria, ostatuak, bulegoak edota azalera handiak. Zerbitzu mota batzuk esternalizatuz, erakundeen hazkundean laguntzen du, Gizarte Erantzukizunari balio erantsia eskainiz, eta Desgaitasuna duten pertsonen Eskubideen eta beren Laneratzeari buruzko Legea betetzen lagunduz.