Athletic Club Fundazioak Garapen Iraunkorreko Helburuen onarpenaren seigarren urteurrena ospatuko du, bere lanaren zutabe estrategikoa
2015eko irailaren 25ean, NBEren Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda onartu zuen, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta munduko herritar guztien oparotasuna ziurtatzeko helburu globalen multzoa. Zehazki, 2030 Agendak 17 helburu planteatzen ditu, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloak barne hartzen dituzten 169 helbururekin. Horrela, sei urte bete dira nazioarteko erakunde handienak gizateriaren etorkizunari itxaropenez aurre egin ahal izateko funtsezko ibilbide-orri bat ezarri zuenetik.
Azken urteotan, Athletic Club eta bere Fundazioa ahalegin handia egiten ari dira agenda honetako GIHak bete ahal izateko. Izan ere, NBEk ezarritako 17 GIHekiko konpromisoa Fundazioaren zutabe estrategikoa da. Horregatik, Athletic Club Fundazioaren gizarte-, kultura-, kirol-, akademia- eta ingurumen-proiektu guztiak bat datoz Agenda 2030ekin.
GIHren azalpena Fundazioaren proiektu bakoitzari dagokionez
Fundazioaren webguneak bost jarduera-eremu handitan (soziala, kulturala, kirolekoa eta akademikoa, prestakuntza eta garapena, eta ingurumenekoa) lan egiten duten proiektu guzti-guztiei buruzko informazio zehatza eskaintzen du. Era berean, webguneak proiektu bakoitza zer garapen iraunkorreko helbururekin lerrokatuta dagoen adierazten du, lotutako GIH bakoitzari dagozkion ikonoak erakutsiz eta, horien ondoan, harreman hori justifikatzen duten arrazoiak azalduz.
Bider horretatik, adibidez, Fundazioaren web orrian Osakidetza- BOMS (Bizkaiko Osasun mentaleko Sarea) proiektuari eskainitako atal honetan, sartuz gero, proiektua zer GIHrekin lerrokatuta dagoen eta harreman hori justifikatzen duten arrazoiak egiazta ditzakezu. Kasu honetan, orrian agertzen den bezala, 3. eta 11. GIH izango lirateke. Azalpen horiek Fundazioaren proiektu guztiekin ageri dira.