Getxoko Udalak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du duela gutxi. Honen bidez, zeharkako lankidetzarako eredu berri bat landu nahi da. Amaia Agirre, Getxoko alkatea, Alvaro Gonzalez, Kirol zinegotzia, Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, eta Jon Vázquez Eguskiza, Zuzendari Nagusia, Ibaiganen egon dira hitzarmena sinatzen. Getxoko Udalak Ongile gisa sinatu du, eta Fundazioari gizartea hobetzeko lanean laguntzeko konpromisoa hartu du.
Ekimen berri honen helburua Fundazioaren eta udalen arteko akordio horiek nolabait ofizial egin eta zabaltzea da; horrela, Fundazioaren gizarte-, ingurumen-, , prestakuntza-, kirol- eta kultur ekimenak udalerri horietan garatu ahal izango lirateke. Ideia da Bizkaiko gainerako udalek ere ekimen honekin bat egiteko aukera izatea eta guztion ongizatearen eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde lan egitea.
Zehazki, Fundazioak eskaintzen duen jarduera katalogo zabalaren barruan, Loiuko Udalak honako ekitaldi eta ekimenen inguruko interesa adierazi du: Irakurketa Tailer eta Klubak, Adingabeen Babesaren inguruan teknikari zein familia eta haurrei ematen zaien prestakuntza, Kirol Psikologia arloko Prestakuntza, Hondartza Futbol Txapelketa antolakuntza eta Fundazioko Ongilearen figurarekin erlazionatutako beste onura batzuk. Era berean, Fundazioak eta Getxoko Udalak zeharkako beste lankidetza-bide batzuk aztertu nahi dituzte, Fundazioarekin lan egiten duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteentzat ere onuragarri izateko.