2003. urtean, aldamioen sektoreko enpresa hau izan zen Bazkide Babeskide moduan Athletic Club Fundazioarekin bat egin zuen lehena
Athletic Club Fundazioak 20. urteurrena ospatu du 2022. urtean, eta une egokia da bi hamarkada horietan zehar Fundazioarekin elkarlanean aritu diren pertsonei eskertzeko. Horien artean, nabarmendu beharrekoa da Montajes Meccano, Patronatuaren parte izan gabe 2003an Athletic Club Fundazioarekin bat egin zuen lehen enpresa, gizarte hobearen alde erakundearen konpromisoa bere eginez. Ibaiganen izandako aitorpen-ekimen sinple batean, Jon Vázquez Eguskiza Fundazioaren zuzendari nagusiak, Goyo Arbizu Athletic Clubeko batzarkideak lagunduta, Guillermo Sandonis enpresako jabea eta gerenteari egin diote ongietorria.
Montajes Meccanok 2003an Fundazioarekin bat egin zuenean, Bazkide Babeskide gisa egin zuen bat. Ondoren, 2011n, Bazkide Ongile bihurtu zen. Horrela, Fundazioak batez ere Bizkaian egiten dituen proiektu sozialetan, kulturaletan, kirol-proiektuetan, ingurumenekoetan eta prestakuntza-proiektuetan zuen konpromisoa eta parte-hartzea hobetu zituen.
Montajes Meccanori buruz
Montajes Meccano 1997an sortu zen Guillermo Sandonisen ekimenez. Ordurako, hark hamabost urte baino gehiagoko esperientzia zuen aldamioen sektorean.
Kalitate eta segurtasun maila altuak eta sektorearen ezagutza maila altua dira enpresaren ardatzak. Profesional talde handia du eta hornitzaileekin harreman estua dute. Horiei esker, oso soluzio berritzaileak eta erabilera anitzekoak eskaintzen zaizkie bezeroei. Eraikuntza-proiektu mota guztietan aldamioak planifikatzen eta instalatzen ditu: etxebizitza-sustapenetan, instalazio eta eraikin industrialetan, higiezin babestuetan, obra zibilean, eta azaleren irregulartasunagatik eta zaurgarritasunagatik bereziki konplexuak diren proiektuetan. Hori guztia muntatzaileen talde adituarekin; hala, aldamioen muntaketa eta instalazioa ahalik eta azkarren, eta segurtasun eta arreta-handienarekin egiten dira.
25 urte hauetan, eraikuntzako, birgaitze-lanetako, industria arloko eta ontzigintzako sektoreetan hainbat proiektutan hartu dute parte. Bezeroari irtenbiderik egokienei buruzko aholkularitza emanez, muntaketa eta desmuntaketa zehaztasunez, segurtasunez eta bizkor egiteko plangintza eta exekuzio zorrotza eginez. Horrekin, konplexutasun handiko beste proiektu batzuk ere egin ditzakete, esate baterako, industrian geldialdi teknikoekin lotutakoak, aldamioak itsasontzi ikaragarrietan instalatzea edo ur gaineko sistema flotatzaileekin zubiak birgaitzeko euskarria.
Urtero, Kalitateko ISO 9001 ziurtagiria, Ingurumen Kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria, eta Segurtasunaren eta Laneko Osasunaren Kudeaketako ISO 45001 ziurtagiriak berritzen dituzte.