Ibon Oleagagoitiak, Fundazioko Arlo Sozialaren arduradunak, azalduko du Fundazioak nola egiten duen lan gizarte-bazterkeria arriskuan dauden kolektiboen inklusioa bideratzeko. Topaketa martxoaren 12rako dago aurreikusita, eguerdiko 12:00etan, Argentinako ordua.
Fundazioak bere gizarte-ekintzaren berri emango du Argentinan
12 MARTXOA 2021
Racing Club Avellaneda taldeak kirol eremuetako inklusioari buruzko topaketa birtuala antolatu du, eta Athletic Club gonbidatu du
Racing Club Avellaneda taldea, Academia izenez ezaguna, Argentina osoko talderik prestigiotsuenetako bat da. Kirol eremuetako inklusioari buruzko Bigarren Topaketa Birtuala antolatu du, eta Athletic Club Fundazioa bertan parte hartzera gonbidatu du. SOS Infantil eta Racing Integrado Fundazioak (Racing klubaren Kirol eta Jolas arloko Programa Soziokulturalaren izena) antolatu du topaketa, eta izen hau jarri dio: “El desafío de la inclusión en ámbitos deportivos” (Inklusioaren erronka kirol eremuetan). Argentinako klubaz eta gure Fundazioaz gain, Deportivo Roca de Río Negro eta Levante UD taldeek parte hartuko dute topaketan.
Kategoriak: Fundazioa.
Erlazionatutako berriak

13 EKAINA 2025
Fundazioa, Inklusioa
Athletic Club Fundazioak eta Osakidetzako BOMSk osasun mentaleko proiektu bateratua ospatu dute
600 pertsona inguru bildu dira Lezaman, “Futbola buruan” BOMS proiektuaren urteroko festaren zortzigarren edizioa dela eta Aurten ere, Ath[...]

11 EKAINA 2025
Fundazioa, Inklusioa
Ahaleginak denboraldiari agur esan dio Athletic Genuine taldearekin
Fundazioak Gorabide eta Down Sindrome Fundazioarekin elkarlanean garatzen duen proiektuko neska-mutilek diplomak jaso zituzten Lezaman Ahalegina proie[...]

04 EKAINA 2025
Fundazioa, Kultura
Beste Athletic Irakurketa Club bat Laudio Ikastolan
Jose Angel Iribar eta Andoni Egaña, Athletic Club Fundazioak “Makatza” liburuari buruz hainbat ikastetxetan antolatzen dituen solasaldieta[...]