Fundazioak Athletic Irakurketa Klubaren jarduera berreskuratu du
22 APIRILA 2021
Igor Porsetek, Carlos Gurpeguik lagunduta, bere “Williams Izatea” liburuari buruz hitz egin du, Derioko Udalaren lankidetzarekin antolatutako topaketa batean
Athletic Club Fundazioak, Derioko Udalarekin elkarlanean, aurrez aurreko lehenengo Athletic Irakurketa saioa antolatu du, pandemia hasi zenetik. Izan ere, 2020ko urtearen hasieran ikastetxe eta kultur etxe guztietan antolatuta zeuden saioak bertan behera utzi behar izan genituen. Oraingoan, Derioko Udalarekin batera, eta Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, apirilak 23, ekimen hori berreskuratu nahi izan du Fundazioak, eta Igor Porseten liburuari buruzko saioa antolatu du: “Williams Izatea”.
Irakurketa klubaren saioa Derioko Kultur Birika Aretoan izan da, eta TXORRIERRI DERIO BHI institutuko 20 ikaslek eman dute izena. Carlos Gurpegui jokalari zuri-gorri historikoa izan dugu Igor Porsetekin batera. Ekitaldia burutzeko osasun-neurri guztiak bete dira. Irakurketa Klubaren saio hau Athletic Club Fundazioaren eta Derioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatu da. Pasa den urteko irailean sinatu zuten akordioa.
Fundazioko taldeak Genuine World Cup-en bigarren edizioan parte hartuko du Hasi da Genuine World Cup-erako atzera kontaketa, Genuine Athletic Club [&h[...]
Athletic Club Fundazioaren Inklusioko lau proiekturen denboraldi amaiera
Bakuvak, Goiztirik, Adsisek eta Berriztuk Lezaman emango diote agur denboraldiari, entrenamendu bereziekin eta askari handi batekin Athletic Club Fund[...]