Athletic Club Fundazioak bat egin du Anesvad erakundearen musuko solidarioen ekimenarekin. 500 aleko edizio mugatua egingo da
Anesvadekin sinatutako lankidetza-akordioaren baitan, Athletic Club Fundazioak bat egin du GKE honek abiatutako musuko solidarioen ekimenarekin. Benin, Togo, Boli Kosta edota Ghanara osasun-materiala bidaltzeko kanpaina bat dute martxan, eta horren barruan dago musukoen ekimen hau.
Osasun-materialaren kostuaren zati bat musuko berezi hauen salmentarekin bildutakoarekin ordainduko da. 15 € dohaintzak egingo dira bakoitzeko. 500 aleko edizio mugatua izango da. Musukoak Athletic Club Fundazioaren ikurra darama, baina Anesvaden musuko solidarioen jatorrizko diseinua daukate, Afrikako kultur tradizioaren kolore eta formetan oinarrituta.
Anesvadek Saharaz hegoaldeko lan humanitarioa zentratzen du artatu gabeko Gaixotasun Tropikalak dauden lekuetan. COVID-19aren ondoriozko pandemia beste osasun arazo bat da orain, eta komunitate askok ezin dute musukorik erosi, ezta lortu ere. Kanpainaren leloa honakoa da: “Zaindu zure burua, zaindu besteak. Zure burua zaintzeaz gain, Afrikan COVID-19ari aurre egiten lagunduko duzu”. Hori horrela izanik, Athletic Club Fundazioak parte hartu duen kanpaina solidario horri esker, osasun-material gehiago bidaliko da Saharaz hegoaldeko herrialdeetara.